Otsailaren 18an eta 19an izanen dituzte inauteriak Saran. Larunbatean Sarako gazteekin etxez etxe ibiltzeko aukera izanen da. Larunbatean 22:00etan, Pleka trinketean gaualdia izanen da DJ Elepuntorekin.
Igandean, 11:00etatik goiti, Ihauteriak Sarako plazan Zazpiak bat, Gaztetxe eta herritarrekin. Ondotik, Sarako Izarrak antolaturiko bazkaria. Helduek zerrikia, Rougaille lukainka errizarekin, gasna, deserta, kafea eta arnoa eta ttotta izanen dute, 16 euroren truke. Haurrek, berriz, lukainkak patatekin eta deserta, 8 euroren truke.