Iker Valleren margolanak ikusgai paratuko dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 18:00
Iker Valleren margolanekin erakusketa zabalduko dute Labiagako areto nagusian. 2023ko egutegia ere egin dute ikastolan bere lanekin.

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

Iker Valle artista gipuzkoarraren azken margolanak egonen dira ikusgai Berako Labiaga ikastolaren Areto Nagusian urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra bitarte. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte aretoko ateak. Larunbat honetan, hilak 14, irekiko da erakusketa, eta inaugurazio ekitaldia eginen da 18:00etan Labiaga Ikastolako erakusgelan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun