Meditazio kontzertua eginen dute larunbat honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 09:30

Arantzako Udalak antolatuta, gong, monokorde, danborra, kashi, ontzi tibetar eta ahotsez egindako meditazio kontzertua eginen dute larunbatean, otsailaren 18an. 17:00etan eskolako gimnasioan bilduko dira.

Marina Pintosek gidatuko du eta plaza mugatuak izanen direnez, aitzinetik izena eman beharko da 678 03 50 16 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun