Gure Txokoa Elkarteak mus txapelketa antolatu du hilaren 18an

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 08:00

Mus txapelketa berreskuratu du aurten Gure Txokoak. Larunbatean jokatuko dute Iamotenean.

Larunbatean 16:00etan hasita Iamotenean eta sari ederrak izanen dira lau bikote onenentzat

Urte batzuez egin gabe egon ondotik, Berako Gure Txokoa Elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu du otsailaren 18rako. Denentzako txapelketa irekia antolatu dute, baita elkarteko bazkide ez direnentzako ere. 

Otsailaren 18an eginen dute, larunbatean, Iamotenean 16:00etan hasita. Izen ematea egunean bertan egin beharko da txapelketa baino ordu bete lehenago, eta bikoteko 15 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko. 

Sari ederrak 

Txapelketako lehenengo lau sailkatuentzat sari ederrak izanen dira. Lehenengo bikoteak 250 euro eta ardo lotea lortuko ditu, 2. postua lortzen dutenek bi afari Zubiondo ostatuan eta ardo lotea, hirugarren bikoteak bi afari Zalain jatetxean eta ardo lotea eta laugarren postua lortzen dutenek Martikoren bi kaxa eta ardo lotea. Gainera, bazkide bikote onenak ere sari berezia izanen du: bi afari Errekalden eta ardo lotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun