Goizean, Izer eta Alabier trikitilari eta panderojolearekin puxka biltzen ibiliko dira zomorroak
Herriko plazatik abiatuta, Iberon barna Leitza izanen du helmuga Goizuetako mendi taldearen hurrengo irteerak.
Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, larunbat honetan ere bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Eguraldi ona bada Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra balda, aldiz, barrenean. Merkatua 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da.
Lesakako inauterietan zakozar edo zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 11n, larunbatean 16:00etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, 17:00etan zakuak josten ikasteko aukera izanen du behar duenak.
Pelikula egin zutenetik 25 urtera, Otsailaren 11n, larunbatean berriz ere pantailaratuko dute '40 ordu' Herri Aretoan. Bi saio eginen dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Bigarren saiorako sarrera guztiak bukatu dira, baina lehenengorako sarrerak oraindik ere eskuragarri daude Astizen eta Maimurren.
Alcarràs film kataluniarra ikusgai izanen da otsailaren 11n, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Beti Gazte elkarteak antolatu du emanaldia. Carla Simónek zuzendutako film honek Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo 72. Nazioarteko Zinemaldian.
Larunbatean, otsailaren 11n, 22:30etik aurrera elektrogaua izanen dute Leitzako gaztetxean eta hainbat gonbidatu izanen dituzte. Gauari hasiera emateko Sega Sound Killers taldeak kontzertua emanen du eta segidan lau DJ ariko dira: Disruption, Elusive, Rythmss eta Unkx. Sarrerak zortzi eurotan Torrean eros daitezke.
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago
Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |