Larunbatean Leitzara mendi irteera antolatu du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 19:00
2022ko urtezahar egunean Mandoegira joan zen taldea.

Herriko plazatik abiatuta, Iberon barna Leitza izanen du helmuga Goizuetako mendi taldearen hurrengo irteerak. 

Otsailaren 11n 08:00etan Goizuetako plazatik abiatuko dira, eta Iberotik, Mendibilgo lepotik, Urdolatik eta Baztarlatik pasatu ondotik Leitzara ailegatuko dira mendizaleak. Sei ordu inguruko itzulia izanen dela aurreratu dute Arainburu Mendi Taldeko arduradunek: 18 kilometro guztira eta erdi mailako zailtasuna duena. Leitzako Beatriz jatetxean bazkaltzeko asmoa dute eta 19:00 aldera itzuliko dira.

Izena emateko epea otsailaren 6an, astelehenean bukatu zen.  Hogei lagunetara mugatu dute eta izena ahalik eta agudoen emateko eskatu dute jatetxean erreserba egiteko. Prezioari dagokionez, autobusa bost euro ordaindu beharko da izena ematerakoan eta bazkaria 18 euro jatetxean.

Gainerakoan, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta aldatzeko arropa eramateko aholkatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun