Inauteriak 2023

Lesakako inauterietan zakuzahar atera behar dutenen bilera otsailaren 11n eginen dute

Zakozar atera behar dutenek bilera izanen dute larunbat arratsaldean Arranon.

Lesakako inauterietan zakozar edo zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 11n, larunbatean 16:00etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, 17:00etan zakuak josten ikasteko aukera izanen du behar duenak.

Bertze aldetik, otsailaren 20an, igandean 17:00etan izanen da zakozar ttikien irteera frontoiaren gibeleko aldetik (Plaza Berria). Haur bakoitzak bere zakuak eta makila eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun