Inauteriak 2023

Larunbat honetan inauteriak ospatuko dituzte Aranon

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 11:00
Larunbat goizean puxka biltzen ibiliko dira zomorroak etxez etxe.

Goizean, Izer eta Alabier trikitilari eta panderojolearekin puxka biltzen ibiliko dira zomorroak

Zomorro txiki eta handi, inauteriak ospatzeko gogotsu daude aranoarrak ere, etxez etxe festa giroa zabaltzeko prest. Larunbat honetan, otsailaren 11n, ospatuko dituzte. Ohi bezala, goizean, 08:00etan elkartuko dira zomorroak Beltsoko bordan eta Izer eta Alabier trikitilariaren eta panderojolearen laguntzarekin, puxka biltzea eginen dute. 

Suro auzoan hasi eta herriraino ailegatu arte etxez etxe ibiliko dira. Eguerdian, 14:30 aldera, zomorroak herrira ailegatuko dira, zahagi dantza dantzatu eta bazkaria eginen dute soziedadean. 18:30ean zomorro-mozorro desfile-antzerkia antolatu dute ume eta gazteek. Gauean, 21:00etan herri afaria izanen dute soziedadean eta ondotik bingo musikatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun