Larunbat honetan elektrogaua antolatu dute Leitzako Atekabeltz gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 14:00
Sega Sound Killers taldeak kontzertua emanen du larunbatean Leitzan.

Larunbatean, otsailaren 11n, 22:30etik aurrera elektrogaua izanen dute Leitzako gaztetxean eta hainbat gonbidatu izanen dituzte. Gauari hasiera emateko Sega Sound Killers taldeak kontzertua emanen du eta segidan lau DJ ariko dira: Disruption, Elusive, Rythmss eta Unkx.  Sarrerak zortzi eurotan Torrean eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun