Txani Rodriguez idazleak ‘Los últimos románticos’ bere azken liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an, ortziralean 17:30ean Lesakako liburutegi publikoan. 2021eko Euskadi Saria irabazi du Rodriguezek liburu honekin.
Liburutegian 18:00etan 3-9 urte artekoei zuzendua eta 19:00etan solasaldi irekia
Ortziralean 19:00etan emanen du Asier Arregi nekazaritza ingeniariak udalaren erabilera anitzeko aretoan, Bidazi elkartearen eskutik
Mugerri Berako kultur taldeak 'Mugak egin gaitu' solasaldi zikloa antolatu du maiatzaren 13an eta 20an.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.
Igantziko udalak antolatuta, sendabelarren inguruko ikastaroa eginen dute maiatzeko bortz igandetan Igantzin. Jakinduria tradizionaletik abiatuz, inguruko sendabelarrak ezagutu, bildu, eta horiekin ukendu, enplaste, olio edota kremak egiten ikasiko dute, eta sendabelar bakoitzaren erabilera ezagutuko dute.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Maiatzaren 29ra bitarte ikus daitezke margolanak, urririk
Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela.