Mamen Barrena Corantiren margo erakusketa ikusgai dago Senpereko Larreko kultur aretoko erakustokian maiatzaren 2tik 29ra. Larreko irekita dagoen bitartean ikus daiteke eta sartzea urririk da.
Izaki sentimendutsuak gara. Sentimenduak gure izaeraren parte dira, eta bizi osoan zernahi bizitzen ditugu. Gizatasuna ematen digute eta gizarteratzeko aukera ematen digute. Gure arimaren barnean sortzen dira, eta ikusi, entzun, aditu edo sentitu bezain errealak dira. Bizirik sentitzeko, sentimenduak behar ditugu eta hauek, biziaz baliarazten ahal gaituzte, gure amesgaiztoak izan bezainbat. Sentimenduak dira bihozberak bilarazten gaituztenak, kontzientziatik sortzen baitira, gu gaudenak bilaka arazten gaituzte. Emozio edo esperientzia on, txar, baikor edo ezkor bat izan ondoan sortu dira. Sentimendurik gabe, deus ez gara, nehor ez gara, ez gara…