12 urtetik gorakoentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 20:00
Iciar Mikelperizena iaz haurrekin Zubietan egindako ikastaro batean.

Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela. 

12 urtetik gorakoentzako zuzendua dago ikastaroa, eta 20 euroko prezioa du. Izena emateko 948 450 161 zenbakira deitu behar da maiatzaren 2a baino lehen, eta deitu ahala beteko dira plazak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun