‘Osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan’ izeneko solasaldia antolatu du Bidazi Bidasoaldeko kontsumo elkarteak. Maiatzaren 13an, ortziralean 19:00etan izanen da hitzordua Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan, Koskontako Bidea, 7 - bigarren solairuan. Asier Arregi izanen da hizlari, nekazaritza ingeniaria, uhin elektromagnetikoetan aditua eta Lau-Buru Teknologiako zuzendaria.
Uhin Elektromagnetikoak, 5G teknologia, etxeetan dauzkagun gailuen kutsadura… Zer gertatzen ari da? Zerez inguratuak gaude eta nola babestu gaitezke? Zein izan da erradiazio elektromagnetikoaren eboluzioa gizarte modernizatu eta teknologizatu honetan?
Gai honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero hitzaldira etortzeko gonbidapena egin du Bidazik.