Txani Rodriguezek ‘Los últimos románticos’ liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 11a, 07:00
Txani Rodriguezek 2021eko Euskadi Saria irabazi zuen liburua aurkeztuko du ortziralean Lesakako liburutegian.

Txani Rodriguez idazleak ‘Los últimos románticos’ bere azken liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an, ortziralean 17:30ean Lesakako liburutegi publikoan. 2021eko Euskadi Saria irabazi du Rodriguezek liburu honekin.

Lesakako irakurketa taldeak liburu hau irakurri du eta egilearekin solastatzeko aukera ona izanen dute taldekideek. Interesa duen edonorentzat irekitako saioa da. Jarduera egiten den bitartean, liburutegiko gainontzeko zerbitzuak eten eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun