Etxalarko Udalak Kultur Etxerako logo lehiaketa antolatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 3a, 14:00
20 urte beteko ditu aurten Etxalarko Kultur Etxeak.

Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea. 

Lehiaketaren helburua Kultur Etxearen irudia eta presentzia indartzea eta zabaltzea da, eta dagoeneko zabaldu dituzte lehiaketaren oinarriak. 

Lehiaketa parte hartu nahi duen pertsona nahiz diseinu grafikoko enpresa oroiri zuzenduta dago. Parte hartzaile bakoitzak bi diseinu aurkeztu ahal ditu izango ditu, bakarka edo enpresa gisa. Aurkeztutako diseinuak originala eta berria izan beharko du, kultura eta herria islatu beharko da;  irudia alaia, dinamikoa eta bizi izatea bilatzen da, eta Kultur Etxea hitza agertu beharko da. 

Irudiak paperean logotikoa koloretan eta txuri beltzean entregatu beharko dira, eta CD formatuan koloretan zein txuri beltzean, diseinu grafikoan ohikoak diren formatuetan. Horrekin batera, nahi izanez gero azalpen labur bat ere aurkezten ahalko da. 

Ekainaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak DIN A4ko kartazal batean, Kultur Etxea etiketa jarrita. Barnean, gutun itxi batean parte hartzailearen datu pertsonaka jarri beharko dira: izena eta abizena, helbidea eta telefonoa. Lanak Kultur Etxea, Jauregieta 5, 31760 Etxalar, Nafarroa helbidera bidali behar dira, eta Kultur Etxeko postontzian utzi behar dira. 

Epaimahaia Etxalarko Kultura zinegotziak, herriko ordezkari batek, eta Altxatako kide batek osatuko dute, eta epaimahaiaren erabakia Etxalarko web orrian, eta sare sozialen bidez zabalduko da. Irudi irabazleak 150 euroko saria eskuratuko du, eta epaimahaiak saria eman gabe geratzeko eskubidea izanen du aurkeztutako lanek guttieneko mailarik ematen ez badute. Halaber, logotipo irabazlearen jabetza bakarra Etxalarko Udalarena izanen da, eta erabiltzeko askatasun osoa izanen du 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun