Miren Agur Meabe idazlea bisitan izanen da maiatzaren 13an, ortziralean Doneztebeko liburutegian eta ttikiendako nahiz helduendako solasaldi bana emanen du. Doneztebeko liburutegiak antolatu ditu solasaldiak, Doneztebeko udalaren laguntzarekin.
Hasteko, ortziralean 18:00etan, 3 eta 9 urtekoei zuzendutako solasaldia eskainiko du, Malerrekako euskarazko irakurle ttikien taldearekin, Katta liburu bildumaz.
Ondotik, 19:00etan, Kristalezko begi bat solasaldi irekia eskainiko du, Malerrekako euskarazko irakurle taldearekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!