Duela aste batzuk iragarri bezala, Independentziarako Indarra dinamika jarri du abian Leitzako Sortuk. Horren baitan, «independentziarako bidean ertz eta erronkak plazaratuz» maiatzetik urrira hainbat solasaldi eta ekintza eginen dituzte. Horietan aurrenekoa izanen da asteazken honetakoa.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkezten ahal dira
Etxepare sariketako lanak ikusgai izanen dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra liburutegian
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.
Igantziko udalak antolatuta, sendabelarren inguruko ikastaroa eginen dute maiatzeko bortz igandetan Igantzin. Jakinduria tradizionaletik abiatuz, inguruko sendabelarrak ezagutu, bildu, eta horiekin ukendu, enplaste, olio edota kremak egiten ikasiko dute, eta sendabelar bakoitzaren erabilera ezagutuko dute.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Maiatzaren 29ra bitarte ikus daitezke margolanak, urririk