Leitzako Sorturen hitzetan, «nor bere eremutik, independentzia eta eraldaketa soziala gauzatzeko baldintzak ereiten ari gara egunerokoan. Hau da, gure mundua mugiarazteko ahaleginean gabiltza». Bada, «indarrak bildu eta bizitzeko», Independentziarako Indarra dinamika jarri du abian.
«Esku artean proiektu sendoa» dutela adierazi du, «amets handiak buruan eta oinak lurrean» dituela. Eta «nazio susperraldi berria abian jarriko dugunaren konbentzimendu osoz» dinamika honetan parte hartzeko gonbita luzatu du Leitzako Sortuk: «Izan ere, zure arnasak hauspotzen baitu gure mugimendua, zure mugimendua».
Egitaraua
- Maiatzaren 4an, Langile borroka gaurkotuz solasaldia.
- Ekainaren 1ean, Nafartasuna Europako burujabetza aro berrian solasaldia.
- Irailaren 22an, Zaintza(k) solasaldia.
- Urriaren 6an Gatazkaren ondorioak, konponbideranzko euskal bidea solasaldia.
- Urriaren 12an, mural margotzea.
- Urriaren 29an Independentzia Eguna.