(H)ilbeltza elkarteak antolatuta, Gorka Arreserekin solasaldia izanen dute martxoaren 26an, ortziralean, 18:30ean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Editore zarauztarrak Damian Arrutiren asmazioak lana izanen du solasgai.
19:00etan abiatuko dira eta haur, gazte zein helduek egiteko moduko itzulia izanen da.
Kontzertua ortziralean 20:00etan elizan izanen da Joan den urtean pandemiak bertan behera uztera behartu zuen kontzertuari berrekitea erabaki dute Doneztebeko Mendi Abesbatzako kideek eta ortzirale honetan, hilak 26, 20:00etan izanen da horretarako hitzordua, herriko elizan.
Martxoaren 26ra arte bisitatu ahal izanen da, 17:30etik 21:00etara, Arizkunenea kultur etxeko lehenbiziko solairuan.
Guztira 25 orduko ikastaroa izanen da eta udaletxean elkartuko dira 09:00etatik 14:00etara.
Asteburu honetan Aranok hartuko du Zaintza pandemia garaian erakusketaren lekukoa, eta hala, ostiraletik igandera, martxoaren 26tik 28ra, argazki lehiaketako lanak elkarteko arkupean ikusteko aukera izanen da.
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute