Hilabete batzuetako geldialdiaren ondotik, bizikleta-mugikortasuna bultzatzea helburu duen Izterpeko Matxinada egitasmoa antolatu dute. Martxoaren 26an, heldu den ortziralean, 19:00etan, dute hitzordua. Bizikleta martxa honetan parte hartzen dutenak Elizondoko plazatik abiatuta, herrian barna «sasoi eta adin guztitara egokitutako itzulia» eginen dute. Hori girotzeko soinu-orga izanen dute lagun.
Antolatzaileek, lerro hauen bidez, martxarekin bat egin nahi duten guztiei gonbidapena luzatu nahi izan diete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!