Mendi Abesbatzako kideek kontzertua eskainiko dute ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 07:00
Mendi Abesbatzako kideek Eguberrietan Donezteben eskainiko emanaldiaren argazkia.

Kontzertua ortziralean 20:00etan elizan izanen da

Joan den urtean pandemiak bertan behera uztera behartu zuen kontzertuari berrekitea erabaki dute Doneztebeko Mendi Abesbatzako kideek eta ortzirale honetan, hilak 26, 20:00etan izanen da horretarako hitzordua, herriko elizan.

Programak hainbat garaitako maisu handiak bilduko ditu: Tomás Luis de Victoria, Lorenzo Perosi, Charles Gounod, Maurice Duruflé, Franz Biebl, Aita Madina, Xabier Sarasola... Beraien eskutik abesbatzen errepertorioko obra handienetako batzuk abestuko dituzte.

Emanaldian hainbat bakarlarik hartuko dute parte: Arantxa Ziganda, Alaitz Indart, Alicia Telletxea, Xalba Arriola, Bixi Ameztoi, Itziar Zelaieta eta Gorka Ordaxek, hain zuzen ere. Eta horiez gain, piano eta organoa jotzen Ruth Etxebeste eta Amaia Cordoba izanen dira. Guztiak, Ion Irazokiren zuzendaritzapean. 

Kontzertua indarrean dauden segurtasun neurri guztiak zainduz eginen da eta horretarako, 19:45ean irekiko dute elizako atea edukiera kontrolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun