M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

'Hemen baditun 14' erakusketa astelehenetik aitzinera ikusgai Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 2a, 16:00

Erakusketan euskara sustatzen aritu ziren 14 emakumezkoren lana bistaratu dute.

Martxoaren 26ra arte bisitatu ahal izanen da, 17:30etik 21:00etara, Arizkunenea kultur etxeko lehenbiziko solairuan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udaleko Kultura eta Berdintasun Batzordeak, Iruñeko Udalaren laguntzaz, euskara sustatzen aritu diren emakumezkoei buruzko Hemen baditun 14 erakusketa paratu du ikusgai.

Euskararen alde egindako lana ardatz duen erakusketa
Erakusketako protagonistak Perpetua Saragueta, Maritxu Biscarret, Feli Setoain, Mikaela Labaien, Petra Azpiroz, Paulina Urkiola, Luzia Goñi, Mikela Gastesi, Ceferina Fontellas, Ana Maria Etxaide, Mirentxu Loiarte, Xole Erbiti, Pakita Zabaleta eta Sagrario Aleman dira, XX. mendean euskararen sustapenaren eta normalizazioaren alde aritu direnak. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, merkataritzan edota hizkuntzaren beraren memoria eta testigantza iraunarazten, etxean nahiz plazan, egindako lanaren aitortza egin nahi zaie. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun