'Zaintza pandemia garaian' erakusketa ikusgai egonen da asteburuan Aranon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 20:00

Asteburu honetan Aranok hartuko du Zaintza pandemia garaian erakusketaren lekukoa, eta hala, ostiraletik igandera, martxoaren 26tik 28ra, argazki lehiaketako lanak elkarteko arkupean ikusteko aukera izanen da.

Goizuetako eskolako hiru eta lau urteko ikasleek egindako marrazkiak ere ikusgai egonen dira bertan, gaiarekin lotutako ipuin eta ariketak landu baitzituzten. Guztira 17 argazki bildu zituzten Bhutan proiektuaren barne, prebentzio programak eta berdintasun zerbitzuak joan den urte bukaeran Aranon eta Goizuetan antolatu zuten Zaintza pandemia garaian izeneko argazki lehiaketan. Horien artean, Itxaso Lujanbioren Etorkizuna orain da argazkiak irabazi zuen eta sari parte-hartzailea, berriz, Garbiñe Etxegiaren Zeruaren koloreak argazkiarentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun