Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko ikastaroa martxoaren 22tik 26ra Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 18:00
Gehienez ere 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute.

Guztira 25 orduko ikastaroa izanen da eta udaletxean elkartuko dira 09:00etatik 14:00etara.

Nafar Lansarek antolatuta, oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa izanen dute martxoaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera, Ezkurran. Guztira 25 orduko ikastaroa izanen da eta goizez, 09:00etatik 14:00etara, elkartuko dira herriko udaletxean.

Edukiak
Ikastaroan gehienez ere 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute eta, besteak beste, administrazio publikoetako on-line tramiteak segurtasunez egiteko eta bideodeiak egiteko plataformak erabiltzeko beharrezko gaitasunak garatuko dituzte. 

Horretarako, sei modulutan banatutako ikastaroa jasoko dute: lehenbizikoan Windows eta Androiden ezarpenak landuko dituzte; bigarrenean, Internet nabigazioa eta fitxategi motak; hirugarrenean Zoom plataforma; laugarrenean posta elektronikoa eta Googleren kontaktuen agenda; bosgarrenean Google Drive; eta azkenekoan ikastaro bukaerako lana eginen dute.

Izen-ematea
Ikastaroan parte harte hartzeko baldintza bakarrak Nafar Lansaren izena emana egotea (langabezian egon zein ez) eta gazteleraz solas egin, irakurri eta idazteko gaitasuna izatea dira. Eta, bereziki, gaitasun digital eskasak dituztenei bideratua da.  Izena eman nahi dutenek Nafar Lansareren webgunean dagoen izen-emate orria betez egin ahal izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun