1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari Dantxarineko Pentekoste Eguna ospatuko dute ekainaren 10ean, astelehenarekin. Bigarren Gerra Mundiala ondoren mugak itxiak egon ziren urteetan zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau besta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 urte baino gehiago ospatzeari utzi zioten. Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak besta hau berreskuratu du azken urteotan eta bederatzigarren edizioa beteko du.
Astelehenean 18:00etan hasita herriko plazan Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ekainaren 10ean, astelehenean 18:00etan Arantzako plazan.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Arizkunenea Kultur Etxean, maiatzaren 28tik ekainaren 23ra Patricia Arteagaren erretratu erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 28tik ekainaren 23ra. Astelehenetik ortziralera 17:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Lanak ekainak 21a aitzinetik aurkeztu beharko dira Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du aurten Kultura Batzordeak. Lanak ekainaren 21eko eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Etxalarko Kultur Etxean edo kulturetxea@etxalar.eus helbidera bidalita. Informazio gehiago www.etxalar.eus helbidean.
Otorduz, musikaz, txapelketez eta ikuskizunez hornitutako lau eguneko bestak izanen dituzte ekainaren 7tik 10era, ortziraletik astelehenera, Berroetan. Larunbatean eta astelehenean, egun osoan, puzgarriak izanen dituzte.