Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du kultura batzordeak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 7a, 07:30
Etxalarko bestetako giroa islatu behar dute kartelak eta programaren azalak.

Lanak ekainak 21a aitzinetik aurkeztu beharko dira

Etxalarko bestetarako kartel eta azal lehiaketa antolatu du aurten Kultura Batzordeak. Lanak ekainaren 21eko eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu  beharko  dira  Etxalarko Kultur  Etxean  edo kulturetxea@etxalar.eus helbidera bidalita. Informazio gehiago www.etxalar.eus helbidean. 

Kartelak A3 tamainan inprimatu behar dira (297x420mm), formatu digitalean aurkeztu behar dira 300pp erresoluzioarekin, bertikalean, eta kartulina edo paper lodian, teknika librea erabiliz. Azalak, berriz, A4 neurrian aurkeztu behar dira (210x297mm), marrazkiz edo argazkiz eginak eta bertikalean. Denentzako irekia den lehiaketa da eta bakoitzak nahi bertze lan aurkez ditzake, beti ere Etxalarko besta giroa islatzen baldin badute. Batean nahiz bertzean Etxalarko  Bestak 2019, abuztuaren 14tik 18ra testua derrigorrez agertu behar du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun