Elizondoko Zahar Etxeko hilabete kulturala ekitaldiz betea dator

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 31a, 12:00
Zahar Etxeko atarian nahiz barnean, hainbat ekitaldi izanen dituzte Elizondon.

Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.

Heldu den astean, ekainaren 3an, astelehenean, 17:15ean, Baztango dantzariek emanaldia eskainiko dute patioan.

Ekainaren 11n, asteartean 17:30ean, Baztango Musika Eskolakoek kontzertua eskainiko dute patioan.

Ekainaren 13an, ortzegunean 10:30ean, Baztan Ikastolako gaztetxoek emanaldia eskainiko dute patioan.

Ekainaren 19an, asteazkenean 17:15ean, Rebeca dantza akademiako ikasleek eskainiko dute emanaldia patioan.

Ekainaren 20an, ortzegunean 12:00etan, Elizondotik barna irteera eginen dute enfermerikoekin eta gero, eguerdian, aperitiboa eskainiko dute patioan.

 

Kanpaldia eta Familien Eguna

Hilabete Kulturala borobiltzeko, belaunaldien arteko kanpaldia eginen dute ekainaren 26tik 28ra, adineko eta gaztetxoendako ekintzekin eta ekainaren 29an, Familien Eguna ospatuko dute, erresidente, familia, langile eta boluntarioen besta. 10:30ean meza izanen dute eta 11:30ean aperitiboa patioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun