Igandea, azaroak 11



08:00

Leitza eta Aresoko ekoizleen azoka azaroaren 11n

Leitzaldea | Azoka

Ostatu eta jatetxeen eskutik, ostiralean pintxo-potea eta igandean menu berezia izanen dituzte «Bertako produktu eta ekoizleei dagokien lekua emateko eta herritarrek bertako produtuak kontsumitzeko ardura hartzeko» helburuz, hogeita hamar bat ekoizle bilduko dira azaroaren 11n plazan. Animalia eta hegaztien erakusketaz gainera, udazken sasoiko produktuez osatutako salmenta postuak egongo dira.

Leitza eta Aresoko ekoizleen azoka azaroaren 11n

Ostatu eta jatetxeen eskutik, ostiralean pintxo-potea eta igandean menu berezia izanen dituzte

«Bertako produktu eta ekoizleei dagokien lekua emateko eta herritarrek bertako produtuak kontsumitzeko ardura hartzeko» helburuz, hogeita hamar bat ekoizle bilduko dira azaroaren 11n plazan. Animalia eta hegaztien erakusketaz gainera, udazken sasoiko produktuez osatutako salmenta postuak egongo dira.


12:45

'Bailableak' igandean Elizondon

Plaza, Bortziriak | Dantzak

Euria ari badu pilotalekuan bilduko dira Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteriak taldeek antolatuta, Bailableak, dantzagarriak, izanen dituzte igandean Elizondoko plazan (euria ari badu pilotalekuan). 12:45ean. Muxikoak, jotak, larrain-dantza... gustuko dutenek gorputzak mugiarazteko aukera ederra izanen dute.

'Bailableak' igandean Elizondon Plaza

Euria ari badu pilotalekuan bilduko dira

Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteriak taldeek antolatuta, Bailableak, dantzagarriak, izanen dituzte igandean Elizondoko plazan (euria ari badu pilotalekuan). 12:45ean. Muxikoak, jotak, larrain-dantza... gustuko dutenek gorputzak mugiarazteko aukera ederra izanen dute.


16:00

Zine saio bikoitza Donezteben

Zinema, Bortziriak | Zinema

'¡Rompe Ralph!' eta 'La forma del agua' ikusi ahal izanen dira Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatuta, bi film eskainiko dituzte igandean Donezteben. 16:30ean '¡Rompe Ralph!' ikusi ahal izanen da eta 18:30ean, berriz, 'La forma del Agua'. Sarrerak euro batean (lehenbiziko saiorako) eta bi eurotan (bigarrenerako) jarriko dituzte salgai eta bildutako dirua «elkartasun ekimenetarako» izanen da.

Zine saio bikoitza Donezteben Zinema

'¡Rompe Ralph!' eta 'La forma del agua' ikusi ahal izanen dira

Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatuta, bi film eskainiko dituzte igandean Donezteben. 16:30ean '¡Rompe Ralph!' ikusi ahal izanen da eta 18:30ean, berriz, 'La forma del Agua'. Sarrerak euro batean (lehenbiziko saiorako) eta bi eurotan (bigarrenerako) jarriko dituzte salgai eta bildutako dirua «elkartasun ekimenetarako» izanen da.


19:00

Maraya Zydeco taldea Elizondon igandean

Arizkunenea, Elizondo | Kontzertuak

Arizkunenea girotuko dute, 19:00etan Arte eta Kultura programaren zati den Folk Ametsetan Zikloaren barne, Maraya Zydeco taldearen emanaldia izanen dute igandean Elizondon, Arizkunenean, 19:00etan hasita. 

Maraya Zydeco taldea Elizondon igandean Arizkunenea

Arizkunenea girotuko dute, 19:00etan

Arte eta Kultura programaren zati den Folk Ametsetan Zikloaren barne, Maraya Zydeco taldearen emanaldia izanen dute igandean Elizondon, Arizkunenean, 19:00etan hasita. 



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



15:00
20:20

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa

Elizondo Lanbide Eskola, Baztan Elizondo

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa Elizondo Lanbide Eskola

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka



11:30
20:30

Fernando Manterolaren argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.

Fernando Manterolaren argazki erakusketa Arizkunenea

Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean

Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.



10:00
23:00

Aurtizko San Martin bestak

Malerreka Ituren | Bestak

Ortziralean Lizaso eta Egaña bertsolariek girotutako herri-bazkaria izanen dute, pilota partidaren ondotik  Sanmartin usaina hedatzen hasia da Aurtizen; bestetarako prest daude herritarrak. Azaroaren 8an lehertuko da bestei hasiera emanen dien altxaferoa eta igande ilunabarrera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte: pilota partida, aizkora apustua, trikitixa emanaldia, dantzarien saioa...  Ez dute atseden hartzeko tarterik izanen.  

Aurtizko San Martin bestak

Ortziralean Lizaso eta Egaña bertsolariek girotutako herri-bazkaria izanen dute, pilota partidaren ondotik 

Sanmartin usaina hedatzen hasia da Aurtizen; bestetarako prest daude herritarrak. Azaroaren 8an lehertuko da bestei hasiera emanen dien altxaferoa eta igande ilunabarrera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte: pilota partida, aizkora apustua, trikitixa emanaldia, dantzarien saioa...  Ez dute atseden hartzeko tarterik izanen.  



08:00
23:00

Antzerkia, haurrentzako jolasak eta musikazaleen hitzordua Goizuetan

Udaletxeko ganbaran eta elizan, Leitzaldea Goizueta

Kultur taldeak dinamika aldatu du eta aurrerantzeak kultur eskaintza urte osoan izanen dute Goizuetako kultur eskaintza urte osora zabaldu dute. Hori horrela, aurrerantzean bizpahiru hilabetetik Agenda argitaratuko dutela jakinarazi dute. Aitzitik, horrek ez du azaroko ekitaldiak antolatzea galaraziko. Areago, azaroaren 3an abiatu zuten, Ttap antzerkia eta Jubilatuen Eguna izan zituzten. Datorren asteburua ere ekitaldiz lepo dator.  

Antzerkia, haurrentzako jolasak eta musikazaleen hitzordua Goizuetan Udaletxeko ganbaran eta elizan

Kultur taldeak dinamika aldatu du eta aurrerantzeak kultur eskaintza urte osoan izanen dute

Goizuetako kultur eskaintza urte osora zabaldu dute. Hori horrela, aurrerantzean bizpahiru hilabetetik Agenda argitaratuko dutela jakinarazi dute. Aitzitik, horrek ez du azaroko ekitaldiak antolatzea galaraziko. Areago, azaroaren 3an abiatu zuten, Ttap antzerkia eta Jubilatuen Eguna izan zituzten. Datorren asteburua ere ekitaldiz lepo dator.

 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»