Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 3a, 07:24
Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa izanen da.

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka

 

Ikastaroa langabetuei (%60) nahiz lanean ari direnei (%40) zuzendua dago. Erakunde esparruko esku hartzeen antolaketari laguntzea eta erakundeetako garbitasun-elikatze arretan esku hartzea landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun