Haurrentzako jolasak eta musikazaleendako hitzordua izanen dituzte Goizuetan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 8a, 07:52
Feria eguna izanen da azaroko hitzordu nagusia

Kultur taldeak dinamika aldatu du eta aurrerantzeak kultur eskaintza urte osoan izanen dute

Goizuetako kultur eskaintza urte osora zabaldu dute. Hori horrela, aurrerantzean bizpahiru hilabetetik Agenda argitaratuko dutela jakinarazi dute. Aitzitik, horrek ez du azaroko ekitaldiak antolatzea galaraziko. Areago, azaroaren 3an abiatu zuten, Ttap antzerkia eta Jubilatuen Eguna izan zituzten. Datorren asteburua ere ekitaldiz lepo dator.

 

 

Hilaren 9an, ostiralean, Alu Ulu antzerkiaren bueltan bilduko dira, ganbaran, 19:00etan. Haurrentzako jolasak eta txokolate beroa izanen dira larunbateko hitzorduak, azaroaren 10ean. Igandean,  hilak 11, 12:30ean, musikazaleen hitzordua izanen da. Oiartzungo Lartaun eta Umore Ona abesbatzen doinuek girotuko dute eliza.

Feria Eguna hilaren 24an

Ekitaldiek ez dute etenik. Azaroaren 16an, alardea izanen dute hizpide, 18:30ean, ganbaran. Azaroaren 24an izanen da Azienda Feria Eguna eta bezperan ere zerbait antolatzeko asmoa dute. Hilabetea bukatzeko, azaroaren 30ean, Gurean dokumentala eskainiko dute (18:30).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun