Zine saio bikoitza izanen dute azaroaren 11n Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 9a, 10:46
Sarretatik eskuratutako dirua «elkartasun ekimenetarako» izanen da

'¡Rompe Ralph!' eta 'La forma del agua' ikusi ahal izanen dira

Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatuta, bi film eskainiko dituzte igandean Donezteben. 16:30ean '¡Rompe Ralph!' ikusi ahal izanen da eta 18:30ean, berriz, 'La forma del Agua'. Sarrerak euro batean (lehenbiziko saiorako) eta bi eurotan (bigarrenerako) jarriko dituzte salgai eta bildutako dirua «elkartasun ekimenetarako» izanen da.

 

Antolatzaileek elkarbizitza arauak betetzen ez dituzten ikusleak kanporatuak izan daitezkela gogorarazi dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun