Sanmartin bestak ospatuko dituzte azaroaren 8tik 11ra bitarte Aurtizen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 6a, 08:05
Txistularien kalejirarekin abiatuko dira bestak ortzegun arratsean eta eguneroko ospakizunak, goizero.

Ortziralean Lizaso eta Egaña bertsolariek girotutako herri-bazkaria izanen dute, pilota partidaren ondotik 

Sanmartin usaina hedatzen hasia da Aurtizen; bestetarako prest daude herritarrak. Azaroaren 8an lehertuko da bestei hasiera emanen dien altxaferoa eta igande ilunabarrera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte: pilota partida, aizkora apustua, trikitixa emanaldia, dantzarien saioa...  Ez dute atseden hartzeko tarterik izanen.  

 

ORTZEGUNA, AZAROAK 8

20:00etan, altxaferoa eta herriko txistulari eta trikitilarien emanaldia izanen dute eta 23:00etan muslarien hitzordua Abarun aterpetxean.

 

ORTZIRALEA, AZAROAK 9

10:00etan herriko txistulari eta trikitilariek girotutako argisoinuek mugiaraziko dituzte herritarrak. 12:00etan Elizalde eta Eskudero eta Bereau eta Olaizola III.aren arteko pilota partida izanen da ikusgai. 14:00etan herri-bazkarian bilduko dira, Lizaso eta EgaÒaren doinupean. Ondotik, BeÒat eta Fernandoren eskutik, dantzaldia izanen dute.

 

LARUNBATA, AZAROAK 10

Argisoinuekin hasiko dute eguna. 12:30ean aizkora apustua izanen da. 17:00etan Mendaur trikitixa eta pandereta eskolako ikasleen emanaldiak girotuko du herria. Gauean, Gabenara taldearen eskutik, gaupasa izanen da.

 

IGANDEA, AZAROAK 11

Biharamunari aitzin egiteko, herriko trikitilari eta txistularien eskutik, argisoinuek ez dute hutsik eginen. 11:00etan Meza Nagusia izanen dute. Mezako buelta egin ondotik, 12:00etan, Ibintza dantza taldeko dantzarien saioaz gozatzeko parada izanen da. Segidan, Abarun aterpetxean bilduko dira, luntxaz gozatzeko. 19:00etan dantzaldian bilduko dira, Hauspolariek taldeak girotuko ditu bazterrak. Bestak akitzeko 'Gaixoa Ni' izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun