Folk Ametsetan Zikloaren barne, Maraya Zydeco taldea Elizondon igandean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 9a, 11:50
Maraya Zydeco taldea Arizkunean izanen da 19:00etan

Arizkunenea girotuko dute, 19:00etan

Arte eta Kultura programaren zati den Folk Ametsetan Zikloaren barne, Maraya Zydeco taldearen emanaldia izanen dute igandean Elizondon, Arizkunenean, 19:00etan hasita. 

 

Maraya Zydeco hirukotea Maria Alvarezek –akordeoia–, Michael Lee Wolfek –gitarra eta ahotsa– eta Ethan Winograndek –bateriak– osatzen dute. Zydeco, blues, erritmoak, Mississipi inguruko doinu biziak, dira taldearen ardatza. Formakuntza berezia duen taldea da, akordeoia blues doinuan aditzea ez baita ohikoa. Folk doinuekin eta doinu klasikoekin konpbinatzen dute, Zydeko musika sortzeko. Areago, taldea Zydeco musika (Cajun eta bluesaren konbinaketa) jotzen duen estatuko banda bakarra da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun