Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era.
Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ospakizun prestatu dituzte Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ekitaldi prestatu dituzte Zugarramurdin, bestak ospatzeko. Astearte goizeko 10etan besta hasierako suziria eta eskea eginen dute eta hondar egunean, zikiro-jateak hartuko du protagonismoa. Bien bitartean, hainbat ospakizun izanen dira.
Astearte goizean mendi irteera eta arratsean txupinazoa botako dute Oronoz-Mugairin ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak. Asteartean 20:00etan botako duten txupinazoa baino lehen, goizean mendi-irteera eginen dute. Ondotik, bortz eguneko bestajk izanen dituzte, larunbateko herri-bazkariarekin, grand prixarekin eta kalejirarekin bukatuko direnak.
Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.
Astearte eguerdiko txupinazoa baino lehen, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia aterako dute Goizuetan ere festetan murgilduak daude. Astearte eguerdian botako dute txupinazoa, baina asteburu honetan zenbait ekitaldi izanen dituzte, festa giro hori hedatu dutenak. Astearte eguerdian botako duten txupinazi baino lehen ere, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia aterako dute. Txupinazoaren ondotik bost eguneko festa handiak izann dituzte, larunbatean Umore Ona peñaren egunarekin bukatuko ditenak.
Astearte eguerdiko txupinazoaren ondotik lau eguneko besta dotoreak prestatu dituzte Arantzako Amabirjin bestak abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte. Astearte eguerdian botako dute txupinazoa eta egun berean, herriko dantzari gaztetxoek saioa eskainiko dute, bestetako programaren azal lehiaketara aurkeztutako marrazkien erakusketa eta Txamukos mariatxien emanaldia izanen dituzte. Ondotik ere izanen da non jostatu Arantzan.
Astearte arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen IV. Asterketa herrikoia, merienda eta presoen aldeko agerraldi isila eginen dute Etxalarren ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Andremari bestak. Halere, asteartean 20:00etan botako duten lehen suziria baino lehen, IV. Lasterketa herrikoia, merdienda eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Ondotik, bortz eguneko besta bikainak izanne dituzte, larunbatean herriz herri txapelketako lehen jardunaldiarekin eta, nola ez, Asauarekin borobilduko dituztenak.
Aurretik umeek merienda izanen dute plaza neta azken eguna, zikiro-jata eginen dute, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin Areson ere festetarako prest daude. Abuztuaren 14an, astearte arratsaldeko 6etan botako dute txupinazoa, aurretik umeei merienda eman eta gero. Bost eguneko festa dotoreak prest dituzte. Larunbatean, zikiro-jatea izanen dute Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin eta afaltzeko, barrikotea hirugiharra eta txistorrarekin.
Aurretik, pala txapelketaren finala, trikitilariak eta txistulariak eta zopa handiak izanen dituzte Zubietako festetan ez da txupinazorik izaten. Horren ordez, astearte gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira. Aurretik, pala txapelketako finala ikusteko, txistulari eta trikitilarien doinuak aditzeko eta zopa handiak dastatzeko aukera izanen dute. Ondotik, bost eguneko festa dotoreak izanen dituzte, igande goizaldean arbola bota bitarte.
Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Inguruko hainbat herritan bezala, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Donamariako bestak ere. Astearte arratsaldeko 8etan botako den txupinazoa baino lehen herri-kirol saioa eskainiko dute herritarrek, lehenik haurrek eta gero gazteek. Larunbateko herri-bazkarirako txartelak 30 eurotan salgai daude ortzeguna bitarte eta hortik aitzinera, 5 euro gehiago gostako da. Sustrai Kolina eta Agin Laburu bertsolariak ariko dira kantari bazkari horretan.
Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak Abuztuaren 15ean, Baztan-Bidasoko XVI. Ardi erakusketra eta lehiaketa, ardi-gasna lehiaketa, artisauen erakusketa, bretoi arrazako zaldien erakusketa eta XLIII. Artzain zakur txapelketa izanen dituzte Amaiurren. Baina bestak, abuztuaren 14an, astearte arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkil-jotzearekin abiatu eta abuztuaren 18an, larunbat arratseko gaupasarekin akituko dituzte.
Amabirjin egunean aizkora apustua eta bizikleta ikuskizuna izanen dute eta ostiralean, Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako finala Abuztuaren 14an, astearte gauean eginen duten herri-afariarekin abiatuko dira Ezkurrako festak. Amabirjin egunerako, bizikleta ikuskizuna eta aizkora apustua ianen dute, ostegunean batukada, ostiralean Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketa nagusiaren final aeta larunbatea, herri-bazkaria eta mariatxiak.