Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 13a, 10:46
Arbola altxatuko dute Zubietan astearte gauerdian, besten hasieraren seinale.

Aurretik, pala txapelketaren finala, trikitilariak eta txistulariak eta zopa handiak izanen dituzte

Zubietako festetan ez da txupinazorik izaten. Horren ordez, astearte gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira. Aurretik, pala txapelketako finala ikusteko, txistulari eta trikitilarien doinuak aditzeko eta zopa handiak dastatzeko aukera izanen dute. Ondotik, bost eguneko festa dotoreak izanen dituzte, igande goizaldean arbola bota bitarte.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

19:00 Pala txapelketako finala. 20.00 Herriko txistulariak. Ondotik, herriko trikitilariak. 21:30 Zopa handiak Herriko Ostatuan eta Errandonean. 00:00 Arbola altxatzea eta joaldunak. Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

08:00 Diana. 11:00 Meza nagusia. Ondotik  txistulariak eta joaldunak. Herriko erraldoiak eta buruhandiak. 12:30 Herriak eskainitako omenaldia aurten 85 urte betetzen dituztenei. 13:00 Aizkora apustua: R. Saralegi-E. Saralegi | Palaxio-Irazu. 18:00 Ortzadar dantza taldea. Ondotik muxikoak plazan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Modesto soinulariarekin.

 

ABUZTUAK  16, osteguna

08:00 Diana. 11:30 Krosa (izen-ematea 11:00etan). 12:30 Pilota partidak: Hegoi-Endika | Mattin-Joanes eta Mikel Mikelarena-Julen Santesteban | Xuban Ilarregi-Patxi Loiarte. 16:00 Mus Txapelketa herriko ostatuan. 17:00 Patata tortilla lehiaketa plazan. 17:30 Postre lehiaketa, etxetik ekarritakoa. Ondotik merienda. 18:30 Patata tortilla eta postre lehiaketaren sari banaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

 

ABUZTUAK  17, ostirala

08:00 Diana. 10:30 Herriko trikitilariak. 11:00 Haurrentzako betiko jokoak. Eguerdian haurrentzako bazkaria eta gazte-bazkari autogestionatua. 16:30 Jokulandia. 17:30 Plater-tiroketa. 18:30 Haurrendako merienda. 19:00 Gazte jokoak plazan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabezin taldearekin.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

08:00 Diana. 11:30 Pilota partidak: Enara Santesteban-Ane Mendiburu. 12:00 Emakume Master Cup: Maite Tolosa | Ane Arteaga eta Naroa Elizalde-Ohiana Orbegozo | Araitz Eizagirre-Maire Telletxea. 13:00 Gazteek antolatutako herri-kirolak. 14:30 Bertso-bazkaria: Nerea Ibarzabal eta Julio Soto. 17:00 Haurrentzako futbitoa. 21:00 Xingar jatea estalpean (txartelak 4 euro). Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fan&Go taldearekin. 02:30 Arbola botatzea bestei bukaera emanez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun