Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko bigarren argazki lehiaketa antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 14a, 10:11
Bertizen xarma duten txokoak eta xendak bildu behar dituzte argazkilariek.

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.

 

Parte-hartzaile bakoitzak berak egindako 3 lan aurkeztu ditzake lehenagotik argitaratuak izan ez direnak.

Digital formatuan aurkeztuko dira, 10mb-eko gehienezko pisua eta 6 mb-ko gutxienezko pisua izanik. Jpg formatua izan behar dute eta 200-300 pixel/pulgadako erresoluzioarekin.

Lanak parkean dagoen Turismo Bulegoan entregatzen ahalko dira CD, DVD edo pen-drive batean. Honako ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 1900etara, astelehenetik larunbatera (igandetan 10,00etatik 14,00etara). Edo, bertzela, e.retratubertiz@gmail.com helbide elektronikora bidali daitezke.

Lanen identifikazioa Nortasun Agiriaren bitartez eginen da. Horrela, artxiboen izena hurrengoa izan beharko da: Nortasun zenbakia eta segidan argazkiaren izenburua. Bertze orri batean egilearen datuak eman beharko dira (izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa).

 

Bi sari

Epaimahaia argazkilaritzako profesionalek eta Parkeko arduradunek osatuko dute. Aldez aurretik, lanen aurre-aukeraketa bat eginen da eta denera lehiarako 24 argazki geldituko dira, epaimahai zei bisitarien bozkarako. Aurkeztutako argazkiak ikusgai izanen dira denboraldi batez Lorategi Historiko-Artistikoko erakusketa aretoan. DIN A4 formatoan erakutsiko dira. Bisitarien bozkak, irailaren 8tik 15era egun guztian eta irailaren 16an goizez bakarrik eman ahal izanen dira.

Bi kategorietan sarituko dira lanak. Epaimahaiaren saria 300 eurokoa izanen da eta bisitariaren saria 200 eurokoa. Sarien banaketa irailaren 16an izanen da, 18:00etan Bertizko Natur Parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun