Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte Arantzako bestak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 11a, 10:00
Herriko dantzari gaztetxoek dantza saioa eskainiko dute txupinazoaren ondotik.

Astearte eguerdiko txupinazoaren ondotik lau eguneko besta dotoreak prestatu dituzte

Arantzako Amabirjin bestak abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte. Astearte eguerdian botako dute txupinazoa eta egun berean, herriko dantzari gaztetxoek saioa eskainiko dute, bestetako programaren azal lehiaketara aurkeztutako marrazkien erakusketa eta Txamukos mariatxien emanaldia izanen dituzte. Ondotik ere izanen da non jostatu Arantzan.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

12:00 Altxaferoa. Ondotik, kalejira Elutxa txarangarekin eta herriko txistulariekin. Segidan herriko dantzari gaztetxoen saioa. 14:30 Zikiro-jatea. 17:00 Gorapean: bestetako programaren azal lehiaketara aurkeztutako marrazkien erakusketa. 17:00 Haurren aurpegi margotzea. 20:00 Txamukos mariatxi taldearen emanaldia. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

10:00 Diana herriko musikariekin. 11:00 Meza. Ondotik Arantzako Dantza Luzea. 18:00 Wiia Gorapean. 19:00 Buruhaundi, erraldoi eta trikitilarien kalejira. 19:00 Pilota partidak: Maddi Mendizabal-Patri Espinar | Maite Ruiz de Larramendi-Olatz Arrizabalaga eta Alberto Ongai-Jon Olaizola | Jon Alberdi-Jon Gorriti. 20:00-21:30 Dantzaldia Fan&Go taldearekin. 21:30 Zezensuzkoa. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Fan&Go taldearekin.

 

ABUZTUAK  16, ortzeguna

10:00 Diana herriko musikariekin. 11:30 Haurren herri-lasterketa. Izen-ematea 11:00etan. 12:00 Luntxa plazan eta kantu poteoa. 16:00-19:00 Puzgarriak. 19:00 Bertso saioa: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Joanes Illarregi eta Alazne Untxalo. Gai-jartzailea: Patxi Larretxea. 20:00-21:30 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 22:00 Auzoetako afariak. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Trikidantz taldearekin.

 

ABUZTUAK  17, ortziralea

10:00 Diana herriko musikariekin. 10:30 Herriko pilota txapelketako finalak, Ekaitza Elkateak antolatuta. 18:00 Gaztetxoentzako ginkana. 18:30 Herri-kirolak: Nafarroako II. Mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa eta Inaxio Perurenaren harri-jasotze erakustaldia. 19:00 Entzierro ttikia. 20:00-21:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 21:00 Elkartasun Afaria Ekaitza Elkartean. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun