Astearte arratsaldeko suziriarekin abiatuko dira Aresoko festak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 13a, 12:34
Ostiralean kuadrillen arteko jokoak egingo dituzte aurten ere.

Aurretik umeek merienda izanen dute plaza neta azken eguna, zikiro-jata eginen dute, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin

Areson ere festetarako prest daude. Abuztuaren 14an, astearte arratsaldeko 6etan botako dute txupinazoa, aurretik umeei merienda eman eta gero. Bost eguneko festa dotoreak prest dituzte. Larunbatean, zikiro-jatea izanen dute Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin eta afaltzeko, barrikotea hirugiharra eta txistorrarekin.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

17:00 Umeen merienda plazan. 18:00 Txupinazoa pestei hasiera emateko. Ondoren umeen jokoak. 18:30 Patata tortilla lehiaketa. 21:00 Afaria karpan. 22:30 XXXIII. mus txapelketa udaletxean. *Arratsaldean gozokiak banatuko dituzte.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

09:30 Diana. 11:00 Meza. Ondoren hamaiketakoa karpan herritar guztientzat. 13:00 Pilota partida: Olano-Olazabal vs. Lansalot-Eulate. 19:00 Herriko haurren dantza saioa. Ondoren dantza gidatuak Ttipika taldearekin. 23:00 Trikitilariak.

 

ABUZTUAK  16, osteguna

09:30 Diana. 11:00 Haurrentzako puzgarriak. 11:00 Plater-tiroketa Urteagan. 13:00 Haurren pilota partidak. 17:00 Tomasen abenturak pailazoen emanaldia. Ondoren haurrentzako krosa (14 urtera arte). 19:00 Gazteen pilota partidak. 20:00 Fan&Go musika taldea. 21:30 Ogitarteko-jatea plazan (talde gorriak eta beltzak prestatuko dute). 23:00 Fan&Go musika taldea. *Arratsaldean gozokiak banatuko dituzte.

 

ABUZTUAK  17, ostirala

11:00 Jaiak txarangarekin kalejira. Kuadrillen eskutik, hamaiketakoa herriko hainbat txokotan. 15:00 Paella-jatea kuadrilla guztientzat. Ondoren kuadrillen arteko jokoak eta ingurutxoa. 20:00 Laket musika taldea. 21:00 Guraso Elkarteak antolatutako afaria. 23:30 Laket musika taldea. * Kalejiran atera aurretik kuadrilla bakoitzeko bi lagun arduratuko dira mahaiak jartzeaz.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

12:00 Herri-kirolak. 14:00 Zikiro-jatea karpan Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin. 19:00 Alurr dantza taldearen emanaldia. Ondoren herriko gaztetxoen kontzertua. 21:00 Barrikotea hirugiharra eta txistorrarekin. 23:00 Joselu Anaiak musika taldea. *Herri-bazkarirako gonbidapena aurten 65 urte betetzen dituztenek bakarrik izango dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun