Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko Andremari bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 13a, 07:35
Asau eguneko bazkariarekin eta kalejirarekin borobilduko dituzte bestak Etxalarren.

Astearte arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen IV. Asterketa herrikoia, merienda eta presoen aldeko agerraldi isila eginen dute

Etxalarren ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Andremari bestak. Halere, asteartean 20:00etan botako duten lehen suziria baino lehen, IV. Lasterketa herrikoia, merdienda eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Ondotik, bortz eguneko besta bikainak izanne dituzte, larunbatean herriz herri txapelketako lehen jardunaldiarekin eta, nola ez, Asauarekin borobilduko dituztenak.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

17:00-18:00 IV. lasterketa herrikoia. Haurren lasterketa 17:30ean eta helduena 18:00etan. Izen-ematea: 17:00. Ondotik, merienda denentzat. 19:45 Agerraldi isila Euskal Presoak Euskal Herrirat. 20:00 Altxaferoa txistulariek, trikitilariek, Elutxa txarangak, buruhandiek eta kankailuek animatua. 21:30 Herri-afaria frontoian. Txartelak (20Ä) hartzeko epea: abuztuak 10. Elutxa txarangak animatuko du giroa. 00:30-04:00 Dantzaldia Joxpa Erromeria taldearekin.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

10:30 Argisoinuak. 11:30 Meza. 12:30 Herriko dantzarien saioa. Ondotik  hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:30 Funbox Factory. Freestyle ikuskizuna. 19:30-21:30 | 00:00-03:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 

 

ABUZTUAK  16, ortzeguna

10:30 Argisoinuak. 11:00-13:00 | 15:00-18:00 Haurrentzat joko parkea (txu-txu trena, puzgarriak eta joko tradizionalak). 13:30 Asauttiki. Txartelak (8Ä) hartzeko epea: abuztuak 12. 16:30-18:30 Eskalada haur eta helduentzat, frontoi gibeleko paretan. 17:00 XXVI. mus txapelketa. Apuntatzeko 16:30etik aitzinera frontoian. 18:30 Lerro dantzak Lesakako Beti Gazte Elkartearen eskutik. 19:45 Museko sari banaketa. 20:00 Txamukos mariatxiak. 00:00-03:30 DJ Txingudi. 

 

ABUZTUAK  17, ortziralea

10:30 Argisoinuak. 11:30 Herriko umeen XXXII. pilota txapelketako finalak. 12:00 Aitor Danboriena Memoriala VII. Pilota Txapelketako finala. 13:00 Pilotako sari banaketa. 17:30 Herriko trikitilarien saioa. Ondotik trikitilarientzat merienda. 19:00 Sokatira desafioa, bertsolariek girotua. Segidan, sokatira erakustaldia. 19:15 Bertso-saioa: Miren Amuriza, Iker Gososterrazu eta Etxahun Azkarraga. Ondotik, bertso-kalejira. 20:00-21:30 | 00:00-03:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

10:30 Argisoinuak. 12:00 Herri-kirolak. Nafarroako herriz herri txapelketaren jardunaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria. 14:00 Asaua ermitako zelaian. 20:00-22:00 Eonian Elektrotxaranga. 00:00-03:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun