XLIII. Artzain Zakur lehiaketa eta XVI. Ardi erakusketa eginen dituzte abuztuaren 15ean Amaiurren

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 11a, 12:03
Ardi erakusketa ere eginen dute Amabirjin egunean Amaiurren.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak 

Abuztuaren 15ean, Baztan-Bidasoko XVI. Ardi erakusketra eta lehiaketa, ardi-gasna lehiaketa, artisauen erakusketa, bretoi arrazako zaldien erakusketa eta XLIII. Artzain zakur txapelketa izanen dituzte Amaiurren. Baina bestak, abuztuaren 14an, astearte arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkil-jotzearekin abiatu eta abuztuaren 18an, larunbat arratseko gaupasarekin akituko dituzte.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

20:00 Suziriak eta ezkil-jotzea. Kuxkuxtu txaranga herrian barna. 21:00Baztan-zopak Kuxkuxtu txarangak alaiturik (sarrerak: Amaiurko Gaztelu ostatuan eta Elizondoko Intzan eta Antxitonean). 01:00 Gaupasa Fan&go taldearekin. * Oharra: bueltatzeko autobusa herriz herri: 03:00etan, 05:00etan eta 07:00etan.  

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

10:00 Baztan-Bidasoko XVI. ardi erakusketa eta lehiaketa, ardi-gasna lehiaketa, artisauen erakusketa, bretoi arrazako zaldien erakusketa eta Indart Ariztegi ganadutegiko piriniar arrazako behien erakusketa, trikitilariek alaiturik. 11:00 Meza. Ondotik Gaztelu taldearen emanaldia elizan. 12:00 Herriko txistulariak herrian barna. 13:00 Mutil-dantzak eta hamaiketakoa. 17:00 Artzain zakur desfilea trikitilariek alaiturik. 17:30 XLIII. Artzain Zakur Txapelketa, Patxi Etxeberriaren XIV. Memoriala. Ilunabarrean Demode Quartet taldearen kontzertua.

 

ABUZTUAK  16, ortzeguna

11:00 Haurren esku-pilota finalak. 12:00 Herriko txistulariak herrian barna. 12:30 Haurrendako jokoak herriko plazan. 14:00 Haurren bazkaria elkartean. 16:00 Jolas parkea eta apar besta. 18:00 Bertso-poteoa IÒaki Apalategi eta Alaia Martinekin. 19:30 Txokolatada. 21:00 Muxikoak. 21:30 Sardina eta txistor jatea. 22:00 Dantzaldia BeÒat eta Fernandorekin.

 

ABUZTUAK  17, ortziralea

10:00 Dianak. 12:00 Herriko txistulariak herrian barna. 12:00 Mus txapelketa Gaztelu Ostatuan. 14:00 Gazteen bazkari autogestionatua. 18:00 Pilota partidak. Ondotik trikipoteoa. 21:30 Mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza. 22:00 Gazteen afaria elkartean. 23:30 Kontzertuak: Ezen Balea eta La Tokokera. Ondotik Dj Txingudi.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

12:30 XVII. boneta jaurtiketa eta herriko txistulariak. 14:00 Zikiro jatea Salaberrik alaiturik. 21:30 Mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza. 00:30 Gaupasa Gabezin taldearekin. * Oharra: Gan torri autobusa herriz herri ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun