Goizuetako Amabirjin festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 13a, 07:50
Umore Ona peƱaren eguna larunbatean ospatuko dute Goizuetan.

Astearte eguerdiko txupinazoa baino lehen, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia aterako dute

Goizuetan ere festetan murgilduak daude. Astearte eguerdian botako dute txupinazoa, baina asteburu honetan zenbait ekitaldi izanen dituzte, festa giro hori hedatu dutenak. Astearte eguerdian botako duten txupinazi baino lehen ere, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia aterako dute. Txupinazoaren ondotik bost eguneko festa handiak izann dituzte, larunbatean Umore Ona peñaren egunarekin bukatuko ditenak.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

11:30 Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia. 12:00 Txupinazoa. Ondoren erraldoiak eta buruhandiak Igandea txarangarekin. Txosna irekiera eta gazte-poteoa. 14:30 Gazte-bazkaria Ikastolan. Ondoren gazteen arteko Goizu-prix. 19:30 Umore-Ona peÒaren irteera Ikastolatik, txarangarekin. 20:00 Gazte txupinazoa Gaztetxean. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 23:00 Gabezin taldearekin dantzaldia plazan. Ondoren Igandea txaranga.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

07:30 Diana dultzaineroekin. 08:00 Entzierroa. 10:30 Meza eta prozesioa. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak dultzaineroekin herrian barrena. 12:00 Pilota partidak. 13:30 Igandea txaranga. 17:45 Zezenak. 19:00 Bertso saioa: Alaia Martin, Agin Laburu, Julio Soto eta Iker Zubeldia. Ondoren Igandea txaranga. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 21:30 DJ. Mikeltxirekin dantzaldia Ikastolan. 21:45 Afari herrikoia Umore-Ona elkartean. 00:30 Kalejira. Ondoren Igandea txaranga.

 

ABUZTUAK  16, osteguna

11:00-14:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan. 11:30 Toka txapelketa heldu eta haurrentzat. 12:00 Sagardo probaketa plazan. 13:00 Igandea txaranga. 16:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan. 18:30 Herri-kirolak. Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Oier Kañamares. Harri-jasotzailea: Idoia Etxebarria. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 00:00 Modextorekin dantzaldia Ikastolan. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.

 

ABUZTUAK  17, ostirala

11:00 Erraldoiak eta buruhandiak herrian trikitilariekin. 12:00 Chuchin Ibañez y Los Charros mariatxiak plazan. 13:30 Igandea txaranga. 17:00 XV. mus txapelketa Ixkibi kanpinean. 18:00 Umore-Ona dantza taldekoak plazan Hernaniko dantzari eta musikarien laguntzaz. 19:30 Eonian elektrotxaranga kaleetan barrena. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 23:00 Nogen taldearekin kontzertua plazan. Ondoren Laiotz taldearekin dantzaldia plazan. Ondoren Igandea txaranga.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

08:00 Entzierroa. 12:00 Umore Ona peñaren irteera Ikastolako tabernatik. 12:00 Pilota partidak: umeen pilota partida eta Goizueta-Arano pilota partidak. Ondoren Igandea txaranga. 14:30 Umore Ona peñaren bazkaria Ikastolan. 17:00 Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin. 18:30 Zezenak. 19:30 Iratzar taldearekin dantzaldia plazan. 20:30 Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 00:00 Udaletxe aurrean festen bukaerako ekitaldia Igandea txarangarekin. Segidan Iratzar taldearekin dantzaldia plazan. Ondoren DJ Bull Ikastolan eta Igandea txaranga kalez kale.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun