Zugarramurdiko bestak larunbateko zikiro-jatearekin borobilduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 12a, 10:45

Larunbateko zikiro-jatearekin bukatuko dituzte Zugarramurdiko bestak.

Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ospakizun prestatu dituzte 

Abuztuaren 14tik 18ra hainbat ekitaldi prestatu dituzte Zugarramurdin, bestak ospatzeko. Astearte goizeko 10etan besta hasierako suziria eta eskea eginen dute eta hondar egunean, zikiro-jateak hartuko du protagonismoa. Bien bitartean, hainbat ospakizun izanen dira.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

10:00 Besta hasierako suziria eta eskea musikaz alaiturik. Ondotik pintxoak Herriko Etxean. 16:00 Haurrendako jokoak frontoian. 18:00 Herri-kirolak plazan. 19:30 Kli-k txaranga plazan. 22:00 Piperrada. 00:00 DJ Tirri&Tery.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

12:00 Meza Nagusia. Ondotik herriko eta Baztango dantzarien saioa eta  Herriko Etxeak eskainitako aperitifa. 17:30 Herriko pala txapelketaren finala. Ondotik dantzarien emanaldia plazan. Arratsaldez eta gauez Trakets taldea.

 

ABUZTUAK  16, ortzeguna

12:00 Gorriti eta bere animaliak. 16:00 Haurrendako jokoak eta aparra frontoian. 17:00 Sarangak animatutako bertso poteoa. 20:00 Joselu Anaiak.

 

ABUZTUAK  17, ortziralea

09:00 Plater-tiroketa Urbian. 10:00 Zikiroko haragiaren prestatzea Akelarrenean. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak eskualdeko trikitilari gazteek animaturik. 12:00 Adinekoendako meza. 14:00 Adinekoendako bazkaria Azketan. 16:00 Zikiroko piperradaren prestatzea Akelarrenean. 18:00 Kuxkuxtu txarangaren eskutik, plazatik kalejiran abiatu eta ahate-jokoa. 19:30 Dantzaldia Txamukos taldearekin. 21:30 Valentziatik ekarritako sorpresa! Ondotik Irazar taldea.

 

ABUZTUAK  18, larunbata

08:00 Zikiro prestatzea lezean. 12:00 Baigorriko gaiteroek, Kuxkuxtu txarangak eta Irungo Atsegina txarangak animaturik, aperitifa ostatuetan. 14:30 Zikiro jatea lezean, gaiteroek eta txarangarekin. 19:00 Larrain-dantza eta muxikoak plazan. Arratsaldez eta gauez Laiotz taldea. Ondotik Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun