Oronoz-Mugairiko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 12a, 09:45
Ortzegunean eginen dute gazte bazkaria Oronoz-Mugairin.

Astearte goizean mendi irteera eta arratsean txupinazoa botako dute 

Oronoz-Mugairin ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak. Asteartean 20:00etan botako duten txupinazoa baino lehen, goizean mendi-irteera eginen dute. Ondotik, bortz eguneko bestajk izanen dituzte, larunbateko herri-bazkariarekin, grand prixarekin eta kalejirarekin bukatuko direnak.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

Goizean mendi-irteera. 20:00 Txupinazoa eta kalejira. 21:30 Baztan zopak. 00:00 Mahai-ingurua eta kalejira plazara. 01:00 DJ Pali.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

10:00 Dianak. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Herriko haur eta gazteen dantzak. 18:00 Herriko pala txapelketa finalak. 20:00 Mariatxiak + sorpresak. 22:00 Dantzaldia Franxixko akordiolariaren eskutik.

 

ABUZTUAK  16, ortzeguna

10:00 Dianak. 11:00 Gosaria eta auzolana. 14:00 Gazte bazkaria. 17:00 Egonian elektrotxarangarekin kalejira herrian barna. 19:30 Gazte jokoak. 20:00 Franxixko. 21:30 Mozorro eta tortilla lehiaketa. 22:30 Dantzaldia. 

 

ABUZTUAK  17, ortziralea

10:00 Dianak. 11:00 Jokulandia haurrentzat eta partxis eta xake txapelketa gaztetxoentzat. 14:00 Haurren bazkaria. 16:00 Jokulandia haurrentzat eta futbol partidua gaztetxoen artean. 17:00 Mus txapelketa herrikoia. 21:30 Kuadrillen afaria. 23:00 Kontzertuak. 

 

ABUZTUAK  18, larunbata

10:00 Dianak. 12:00 Herri-kirolak. 14:00 Herri-bazkaria. 17:00 Dantzaldia Joxe Angelen eskutik. 18:30 Grand prixa. Ondoren plazara kalejira. 21:30 DJ Endaran eskutik dantzaldia plazan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun