Ortzegun arratseko 7:30ean hasita, bizitzaz eta heriotzaz ariko da Ainhoa Arburua psikologoa Beralandetan ‘Aulki hutsa’ hitzaldia irekia eskainiko dute abenduaren 14an, ortzegun arratseko 7:30ean Berako Beralandetan. Ainhoa Arburua psikologoa ariko da solasean bizitzaren eta heriotzaren inguruan, Izarra Tanatorioko gerentea den Mikel Idoatek aurkeztuko duen ekitaldian.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Azaroaren 3tik abenduaren 16ra bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goizuetako Kultur Taldeak, Umore Ona Elkarteak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuak, Goizuetako azaro kulturalerako.
Erakusketa borobiltzeko, abenduaren 14an Atekabeltzen ‘Che mitotik haratago’ hausnarketa eginen dute Atekabeltzen Aurten, Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai azaroaren 28tik aurrera.
Abenduaren 1etik 22ra Arizkunenean Iruñeko Pedro Arizkuren artistaren marrazketa eta margo erakusketa zabalik dago abenduaren 1etik 22ra Arizkunenea Kultur Etxean. Egunero irekia izanen da erakusketa, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Abenduaren 19ra bitarte ikusgai izanen da Euskal Memoriaren lana Kultur Etxean Euskal Memoria Fundazioak prestatu duen Euskara. Ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa ikusgai dago Berako Kultur Etxean. Abenduaren 13an ireki zen eta hilaren 14an, 15ean, 18an eta 19an bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara.