Azaroaren 3an, 18:30ean, izanen da azaro kulturaleko lehendabiziko ekitaldia. Artikutzako Trena liburuaren aurkezpen-hitzaldia izanen da, udaletxeko ganbaran, liburuaren bi egileen eskutik: Suberri Matelo eta Antton Mendizabal.
Biharamunean, azaroaren 4an, 09:00etan, plazatik abiatuta Artikutzara irteera eginen dute Artikutzako Trena liburuaren egileekin. Herritik Kanterara autobusez joango dira; eta bertan, ibilaldia egingo da Artikutzako trenaren aztarnak ikusiz. Autobusean apuntatzeko Amaia kafetegian izena eman beharko da. 2 euro pertsonako. Azaroaren 4 eta 5ean, adinekoen egunak izanen dira, Jubilatuen Asteburua ospatuko baitute.
Azaroaren 11an, 11:00etatik 13:00etara bitarte, Plaza dantzak izanen dira Mikel Lasarterekin, Umore Ona dantza taldearen eskutik. Arratsaldean, berriz, 17:00etan umeentzat jolasak eta txokolatadaz gozatzeko aukera izanen dute ttikienek, Guraso Elkartearen eskutik. 23:30ean Patxuko Nicek alaituko ditu gaztetxeko xokoak. Azaroaren 12an, 17:00etan, udaletxeko ganbaran, Pello Añorga ipuin kontalariaren emanaldia izanen da.
Azaroaren 17an, 18:30ean, udaletxeko ganbaran “Zera... Nola esango dizut, bada?” antzezlana ikusteko aukera da, Garazi Olaizola eta Teresa Lopez de Munain. Biharamunean, azaroaren 18an, Katarrapikaka lehiaketa eginen da. Azaroaren 24an, 18:30ean, eskolako jangelan, Artantxuriketan izanen da, Maixux Zugarramurdi eta Ansa ahizpak gidaturik. Azaroaren 25ean feria eguna ospatuko dute.
Azaro kulturala abenduraino luzatuko da. Hori horrela, abenduaren 2an, goizeko 11:00etan Errefuxiatuak hitzaldia izanen da, Luzia Etxeberria Nafarroako Brigada taldeko kidearen eskutik, Gazte Asanblada eta Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean antolatua. Azkenik, abenduaren 16an, 10:00etatik 13:00etara bitarte, turroi eta mazapan ikastaroa izanen da, eguberrietan etxean eginiko turroi gozoa dastatzeko.