Ortzegun arratseko 7:30ean hasita, bizitzaz eta heriotzaz ariko da Ainhoa Arburua psikologoa Beralandetan
‘Aulki hutsa’ hitzaldia irekia eskainiko dute abenduaren 14an, ortzegun arratseko 7:30ean Berako Beralandetan. Ainhoa Arburua psikologoa ariko da solasean bizitzaren eta heriotzaren inguruan, Izarra Tanatorioko gerentea den Mikel Idoatek aurkeztuko duen ekitaldian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.