Toki Ona Institutuko Guraso Elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako erakusketaren helburua ondoko hau da: euskararen kontrako jazarpen iraunkorra agerian utzi, euskaldunek jasandakoa haien ahotan ezagutarazi, eta zapalkuntza horren lekukotasunak biltzen segitzeko bidea jartzea. Hamabortz panelek eta lekukotasunak jasotzen dituen 20 minutuko ikus-entzunezko batek osatzen dute erakusketa.