Larunbata, irailak 9



10:00

VII. Stock Azoka

Leitzaldea Leitza | Azoka

Zazpi komertziok jarriko dituzte postuak Irailaren 9an, larunbatean, plazara aterako dituzte udaberri-udako salgaiak Leitzako zazpi merkatarik. Kaxkabeltza Elkarteak antolatuta, zazpigarren stock azoka eginen dute eta deskontu bereziak eskainiko dituzte. Eguraldi ona egiten badu, 10:00etatik 19:30era egonen dira herriko plazan eta eguraldi txarra egiten badu, azoka bi egunez luzatu eta larunbat eta igandean frontoian jarriko dituzte postuak.  

VII. Stock Azoka

Zazpi komertziok jarriko dituzte postuak

Irailaren 9an, larunbatean, plazara aterako dituzte udaberri-udako salgaiak Leitzako zazpi merkatarik. Kaxkabeltza Elkarteak antolatuta, zazpigarren stock azoka eginen dute eta deskontu bereziak eskainiko dituzte. Eguraldi ona egiten badu, 10:00etatik 19:30era egonen dira herriko plazan eta eguraldi txarra egiten badu, azoka bi egunez luzatu eta larunbat eta igandean frontoian jarriko dituzte postuak.  


12:00

Eguzkialdeko bestak

Bortziriak Arantza | Bestak

Urteroko besta antolatu dute Eguzkialdeko auzotarrek larunbaterako. 12:00etan altxaferoa bota ondotik, herri-kirol saioa izanen da eta tartean, sokatiran errebantxa. 14:00etan bazkaria eginen dute eta arratsaldez Beñat Mitxelena eta Fernando Otano musikariekin dantzaldia izanen da. Pintxoak ere izanen dira ilunabarrean.

Eguzkialdeko bestak

Urteroko besta antolatu dute Eguzkialdeko auzotarrek larunbaterako. 12:00etan altxaferoa bota ondotik, herri-kirol saioa izanen da eta tartean, sokatiran errebantxa. 14:00etan bazkaria eginen dute eta arratsaldez Beñat Mitxelena eta Fernando Otano musikariekin dantzaldia izanen da. Pintxoak ere izanen dira ilunabarrean.


12:00

Piedade auzoko bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Bazkaria eginen dute Iñarreko gainean Ohiturari eutsiz, Piedadeko besta ospatuko dute Igantziko auzotarrek larunbat honetan, irailak 9. Beti bezala, bazkaria eginen dute Iñarreko gaineko aldean, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Piedade auzoko bestak

Bazkaria eginen dute Iñarreko gainean

Ohiturari eutsiz, Piedadeko besta ospatuko dute Igantziko auzotarrek larunbat honetan, irailak 9. Beti bezala, bazkaria eginen dute Iñarreko gaineko aldean, betiere eguraldiak laguntzen badu.



07:50
07:00

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

| Lehiaketak

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da). Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira). Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira. EPEAK: Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte. ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte. Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean. Sari-banaketa: Urri hasieran.

ERRAN.EUS udako argazki lehiaketa

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUSs interneteko atariak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

  1. Ttipi-Ttapa zabaltzen den eremuan sortu izan edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte hartu dezake.
  2. Argazkik  eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
  3. Argazkiak originalak eta bertze inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira).
  4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea.

Argazkiak ERRAN.EUS atarian lehiaketarako prestatutako formularioaren bidez bidali beharko dira.

EPEAK:

  • Argazkiak bidaltzeko epea: Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte.
  • ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: Irailaren 12tik irailaren 26ra arte.
  • Irabazleak: ERRAN.EUS atarian jakinaraziko dira urriaren 5ean.
  • Sari-banaketa: Urri hasieran.

09:00
07:00

erran.eus udako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere  Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.

erran.eus udako argazki lehiaketa

Lanak irailaren 12ra arte bidal daitezke eta sari dotoreak izanen dira aurten ere 

Aurten ere, argazki lehiaketa antolatu du ERRAN.EUS plataformak. Ekainaren 29tik irailaren 12ra arte bidaltzen ahalko dira argazkiak, baldintza batzuk betez.



21:00

Eratsungo bestak

Malerreka Eratsun | Bestak

Bankako abeslariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria Eratsunen dena prest dute pesta giroan sartzeko. Irailaren 7an pesta bezperako afariarekin hasi eta irailaren 10era arte, lau eguneko proposamen dotorea osatu dute.(Aldizkarian argitaratutako egitaraua ez dago ongi, segidan duzue egitarau zuzena).

Eratsungo bestak

Bankako abeslariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria

Eratsunen dena prest dute pesta giroan sartzeko. Irailaren 7an pesta bezperako afariarekin hasi eta irailaren 10era arte, lau eguneko proposamen dotorea osatu dute.(Aldizkarian argitaratutako egitaraua ez dago ongi, segidan duzue egitarau zuzena).



11:00

Oizko bestak

Malerreka Oiz | Bestak

Maia eta Arzallus bertsolariek girotuko dute igandeko herri bazkaria Irailaren 8tik 10era, hiru eguneko bestak antolatu dituzte Oizen. Kirola, musika, jan eta edanak, dantzak... izanen dira nagusi plazan eta ostatuan.

Oizko bestak

Maia eta Arzallus bertsolariek girotuko dute igandeko herri bazkaria

Irailaren 8tik 10era, hiru eguneko bestak antolatu dituzte Oizen. Kirola, musika, jan eta edanak, dantzak... izanen dira nagusi plazan eta ostatuan.



20:00

Legasako Santa Leokadia bestak

Bertizarana Legasa | Bestak

Herriko besta handien ondotik, Santa Leokadiaren omenezko bestak ospatuko dituzte Legasan. Irailaren 9an, larunbatean, 20:00etan altxaferoa bota eta ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak banatu. Irailaren 10ean, igandean, meza nagusia izanen da 11:00etan eta 13:00etan bazkaria. Hauspolariak taldearen dantzaldiarekin akituko da eguna.

Legasako Santa Leokadia bestak

Herriko besta handien ondotik, Santa Leokadiaren omenezko bestak ospatuko dituzte Legasan. Irailaren 9an, larunbatean, 20:00etan altxaferoa bota eta ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak banatu. Irailaren 10ean, igandean, meza nagusia izanen da 11:00etan eta 13:00etan bazkaria. Hauspolariak taldearen dantzaldiarekin akituko da eguna.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»