Irailak 8, ortziralea
11:00etan botako dute bestei hasiera emateko altxafero eta ondotik karrika buelta eginen dute besta giroa herri osoan barna zabalduz. 11:30ean meza nagusia eta ondotik luntxa eskainiko dute Herriko Ostatuan. Gainer, goizez eta arratsaldez puzgarriak egonen dira. 17:00etan herriko gazteen arteko pilota partidak jokatuko dituzte eta akitzeko, Grand Prixa. 21:00etan zopak banatuko dituzte Herriko Ostatuan eta arratsaldez eta gauez Franzisko akordeoilariaren eskutik dantzaldia izanen da.
Irailak 9, larunbata
Goizean karrika ronda egonen dute trikitilariekin. 11:30ean mus txapelketa hasiko da Elkartetxean. 12:30ean herriko gazteen arteko Laxoa partidak jokatuko dituzte. Goizez eta arratsaldez puzgarriak egonen dira eta 17:00etan haur jokoak eta txokolate jana. 21:00etan zartaginak sutan jarri eta patata tortilla lehiaketari emanen diete hasiera. Segidan herritarren arteko afaria eginen dute eta arratsaldez eta gauez Xarma taldearekin dantzarako aukera ere ez da faltako.
Irailak 10, igandea
Goizean karrika buelta eginen dute trikitilariekin. 12:00etan aizkora apustua hasiko da: Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Migel Angel Etxeberria, Zubietako Palaxio eta Ezkurrako Moises Gogortzaren kontra ariko dira. Goizez eta arratsaldez puzgarriak egonen dira. Eguerdian herri bazkaria eginen dute eta bazkalondoa girotzeaz Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak arduratuko dira. Toka txapelketa ere bazkalondoan eginen dute. 21:00etatik aitzinera Elkarteko kideek antolatutako afari herrikoia izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Salaberri musikariaren eskutik eta gauerdian bestak heldu den urtera arte agurtuko dituzte.