IRAILAK 7, osteguna
21:00etan pesta bezperako afaria.
IRAILAK 8, OSTIRALA
10:00etan botako dute pestei hasiera emanen dien txupinazoa eta ondoren, txistulariak ibiliko dira herrian barna. 11:00etan Meza Nagusia izanen da eta 12:00etan luntxa eskainiko dute herriko plazan. 12:30etik aurrera aizkora soinuak nagusituko dira plazan, Migeltxo Mindegia eta eta Palaxio eta Rekondo eta Kañamaresen arteko apustua jokatuko da eta. 16:00etan mus txapelketa eta 18:00etan pilota partidak jokatuko dituzte. Hasteko, Maider Mendizabal eta Leire Etxaniz, Olatz Arrizabalaga eta Maite Ruiz De Larramendiren aurka ariko dira. Segidan Iriarte eta Gaskuek, Elizalde eta Olaizola izanen dituzte aurkari. Arratsaldez eta gauez, dantzaldia eskainiko du Gabenara taldeak.
IRAILAK 9, LARUNBATA
12:00etan Ilunberriko txarangak jokatuko doinuen erritmoan etxez-etxeko ibilbideari hasiera emanen diote. 14:00etan herri bazkaria izanen da eta bazkalondoa Bankako Menditarrek girotuko dute. 17:30ean mariatxien txanda izanen da, Puro Relajo taldearen eskutik. 19:30etik 21:00era Gabenara taldearekin dantzan aritzeko aukerarik ez da faltako eta Doneztebeko dantzarien emanaldiaren ondotik, berriro ere musikaren ardura Gabenara taldekoena izanen da.
IRAILAK 10, IGANDEA
11:00etan mus txapelketako finala jokatuko dute. Gainera, goiz eta arratsaldez haurrentzako puzgarriak egonen dira. 12:00etan sukaldari lehiaketa hasiko da eta 14:00ak aldera paella jatea herriko plazan, sagardoarekin lagunduta. 17:30ean txokolate jana antolatu dute eta 18:00etan pilota partidak: Lau t'erdian Arribillaga eta Roldan ariko dira aurrez aurre. Binaka berriz, Antso eta Eskiroz, Otxandorena eta Sarasaren aurka. 19:30etik aurrera Nafarroako jotak entzunez pestei bukaera emanen diete.